Zabalik dago Ostiral Teknologikoak ekimeneko azken saioan izena emateko aukera

Karkara 2019ko eka. 6a, 10:30

Egitasmoaren helburua da eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiek teknologia berriak euren negozioetan txertatzea, ahalik eta etekin handiena ateraz.

Martxoan abiatu zen Ostiral Teknologikoak egitasmoa, eta ekainera arte iraungo du. Hain zuzen ere, zabalik dago ekaineko lan-saiorako izen-emate aukera. Bertan, gailu mugikorrak erabilita, edozein negozio arindu eta errentagarriagoa izateko gakoak eskainiko dira. Ekainaren 14an, ostiralarekin, izango da azken saioa, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, goizeko 10:00etatik aurrera.

Egitasmoaren helburua da eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiek (10 langile baino gutxiagokoak; 25 langile baino gutxiagokoak industria arloko enpresen kasuan) teknologia berriak euren negozioetan txertatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea.

Ekimena kokatzen da SPRIren Ekintzaile, Autonomo eta mikroenpresentzat ezarritako IKT konponbideak - Inplantalariak zerbitzuaren barruan. Doako aholkularitza zerbitzua da, eta ekimenean parte hartzeko ez da teknologia ezagutza berezirik behar.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!