KARKARAK, 30 URTE

30 urte beteko ditu KARKARAk sanpedroetan

Karkara 2019ko eka. 28a, 10:00

1989an jaio zen KARKARA. Sanpedroetan plazaratu zen lehen aldizkaria. Hogeita hamar urte beteko ditu bihar. Eta jende andana pasa da bertatik, sortzaile taldetik hasita gaurko lan talderaino. Langile asko, baita beti alboan izan diren laguntzaileak eta babesleak. Berek emandako babesagatik ez balitz KARKARAk ez lituzke urte hauek guztiak egingo.

Festen iragarle zen hasiera batean KARKARA. Sanpedroetan sortu, San Nikolas jaietan bigarren zenbakia atera... eta horrela, festaz festa. Harrera ona medio hilabetekari bilakatu zen, ondoren, hamabostekari; eta gero, berriz, hilabetekari. Paperekoa hilean behin duzue zuen postontzietan eta orainkaria uneoro berritzen da.

Berritzea derrigorrezkoa da bizi berritzeko, eta beharrezkoak dira irakurleak. Ospatu dezagun, beraz, guztiok batera 30. urteurrena! Guztiok egiten baitugu KARKARA.

Ikusi hemen 25.urteurreneko bideoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!