Etxeko hondakin handiak egun zehatzetan soilik atera behar direla gogorarazi du Udal Elkarteak

Karkara 2019ko uzt. 4a, 15:00
(UKUE)

Azken asteetan etxeko hondakin handi asko agertu dira edukiontzien inguruetan,  den egunetan eta narras utzita.

Urola Kostako Udal Elkarteak jakitera eman duenez, azken asteetan hondakin handi asko agertu dira edukiontzien inguruetan; behar ez duten egunetan, eta gainera, modu narrats batean. Udalerri bakoitzean egun eta ordu tarte bat ezarrita dagoela gogorarazi du UKUEK, eta errespetatzea eskatu du.

Ondorengoak dira hondakin handiak ateratzeko ordutegiak:

  • Aia: igandetan, 20:00etatik 22:00etara
  • Getaria: astelehenetan, 20:00etatik 22:00etara
  • Orio: asteartetan, 20:00etatik 22:00etara
  • Zarautz: asteazkenetan, 20:00etatik 22:00etara
  • Zumaia: ostegunetan, 20:00etatik 22:00etara

Hondakin handitzat joko dituzte tresna eta altzariak, sarritan etxebizitza berritu edo aldatzearen ondorioz herritarrek baztertzen dituzten etxeko ekipamenduak; hala nola, altzariak, etxeko tresna elektriko handi eta txikiak edota informatika eta telekomunikazio ekipoak.

Aldiz, debekatuta dago maneiatzeko ezinezkoak diren hondakinak bertan uztea, esaterako, garabiak edota poleak beharko balira hauek garraiatu ahal izateko. Hondakin horiek garbiguneetara eramatea eskatu dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!