Gero eta marmoka gehiago itsas zabalean

Amaiur Irastorza Adin - Berria 2019ko uzt. 26a, 15:00
Euskal kostaldean gehiegi nabaritu ez bada ere, ugaritzen ari dira marmokak; gizakiak eragindako aldaketak dira horren arrazoi nagusietako bat. Marmoken agerpenari eta haien ziztadei aurre egiteko, zenbait protokolo ditu prest Gurutze Gorriak. Hona hemen Amaiur Irastorza Adinek 'Berria'-n argitaratutako artikulua.
Knidario filumeko animalia da; munduko edozein ozeanotan, ur hotzean zein epelean, itsasoaren azalean eta eremu pelagikoan bizi da marmoka. Duela bost milioi urtetik behintzat existitzen da marmoka, eta 1.500- 2.000 espezie inguru biltzen ditu. Planktonak ditu elikagai nagusi, eta mugimenduaren kontrola mugatua dute askok. Ia organorik gabeak dira, txapela eta 4- 8 garro dituzte, eta gorputzaren %95 ura dute. Milimetro gutxikoak dira batzuk, eta 40 metroko garroak dituzte beste zenbaitek. Haien garroak ukituz gero, ziztada mingarria izan dezakete oso, eta, kasu batzuetan, hilgarria ere izateraino ere euren pozoia.

Ezagun dira marmokak gizartean. Batez ere, uda iritsi eta hondartzara joateko garaia hasten denean, adi egoten dira bainulariak animalia horien inguruko albisteren bat entzuten dutenean. Haien ziztaden beldur dira, baina ez dakite askorik zergatik ugaritzen diren.

Adituak, bada, hasi dira ugaritzearen eta kostaldera geroz eta gehiagotan gerturatzearen inguruan hitz egiten.
 
Irakurri artikulua osorik Berria.eus-en.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!