"Zirku klasikoko ikuskizunak eskainiko ditugu Orion, Gure Zirkuan"

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2019ko uzt. 30a, 12:00

Iker Galartza aktorearen Gure Zirkua Oriora iritsi da. Mendibeltz zelaiaren ondoko berdegunean muntatu dute karpa, eta ostegunean lehen saioa eskaintzeko azken ukituak ematen ari dira egunotan.

IKER GALARTZA - Gure Zirkuko zuzendaria

Oriotarrek zer ikusteko aukera izango dute Gure Zirkuan?
Abuztuaren 1etik 18ra bitartean eskainiko dugu ikuskizuna Orion, eta betiko zirkuaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Zirku klasikoko ikuskizunak eskainiko ditugu, alanbrea, trapezioa edo akrobaziak besteak beste; pailazoak ere badaude, magoa ez da faltako, ezta malabarista ere. Denetarik dago. Ehun minutuko emanaldi konpletoa izango da, eta oriotarrak eta inguruko herritarrak saiora gonbidatu nahi ditugu, .

Orain arte harrera ona izan duzue Euskal Herriko txoko desberdinetan. Zer moduz doa sarrera salmenta Orion?
Orion ere hala izatea espero dugu. Esan digute lehen bi astetarako sarrera guztiak saldu direla internetez, baina hirugarren asterako oraindik geratzen da tokia. Hala ere, takila egunero irekiko dugu, 18:00etan, eta sarrerarik ez duten herritarrek txartelak hemen bertan erosteko aukera izango dute.

Egunotan lanean ari zarete buru-belarri, ezta?
Zirku batean oso ondo zaindu behar dira xehetasunak. Igandean iritsi ginen Oriora, astelehenean karpa muntatu genuen, eta gaur azken uneko ukituak ematen ari gara; argiteria errepasatzen eta hondatuta daude argiak konpontzen esaterako.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!