Aiako festak direla-eta, autobus zerbitzu berezia izango da

Larunbatean hasiko dira Aiako San Donato eta San Lorentzo jaiak, eta autobus zerbitzu berezia izango da Orio, Aia eta Zarautz artean.

Bi egun baino ez dira geratzen Aiako San Donato eta San Lorentzo festak hasteko, eta aste osorako egitarauaz gozatzeko aukera izango da abuztuaren 10era bitartean. Zarauztik zein Oriotik Aiara bertaratu ahal izateko autobus zerbitzu berezia antolatu dute, baita gauez Aiatik Zarautzera eta Oriora itzuli ahal izateko ere.

Hona hemen egunean zehar izango diren autobusak, Orio, Aia eta Zarautz artean:

Hemen, aldiz, gauez Aiatik Oriora edota Zarautzera itzuli ahal izateko autobusak:

Erlazionatuak

Aiako San Donato eta San Lorentzo jaietako egitaraua

Aia

Larunbatean abiatuko dituzte Aiako festak, Gazte Egunarekin, eta datorren astean zehar jai giroa izango da nagusi herrian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!