Jokin Eizmendik irabazi du Igeldoko Harria txapelketa

Karkara 2019ko abu. 11a, 12:03

Besteak beste, Joseba Ostolazaren eskolako harri-jasotzaileek parte hartu zuten atzo Igeldoko Harria sarian.

Aste Nagusiko egitarauaren barruan, atzo arratsaldean Donostiako Trinitate Plazan Igeldoko Harria harri-jasotzaile proba jokatu zen, eta Joseba Ostolazaren eskolako Jokin Eizmendi zarauztarra da aurtengo edizioko txapelduna, harri baldarra hamabost aldiz jasota.

Eizmendiz gain, Ostolazaren eskolako hainbat harri-jasotzailek parte hartu zuten sariketan: Gorka Etxeberriak, Aimar Galarragak, Josu Urbietak eta Imanol Illarramendik.

Hurrengoa  izan zen sailkapena:
1.- Jokin Eizmendi 15 jasoaldi
2.- Beñat Telleria 14 jasoaldi
3.- Gorka Etxeberria 13 jasoaldi
4.- Xabier Peñagarikano 11 jasoaldi
5.- Aimar Galarraga 11 jasoaldi
6.- Josu Urbieta 10 jasoaldi
7.- Jagoba Otaegi 9 jasoaldi
8.- Imanol Illarramendi 7 jasoaldi
9.- Mikel Lopetegi Gereka 6 jasoaldi

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!