Saguzarrak ezagutzeko aukera izango da Iturraran Parketxean, larunbatean

Karkara 2019ko ira. 11a, 10:45

Gerturatzen direnek, saguzarren bizi-ohiturak ezagutzeaz gain, aplikazio baten bidez gaueko ugaztun hegalariak entzuteko aukera izango dute ilundu bitartean.

Irailaren 14an, larunbatarekin, saguzarren bizi-ohiturak, espezie motak, elikadura, ehizatzeko eta hegan egiteko moduak, eta askoz gehiago ikasteko aukera izango da Iturraran Parketxeak antolatu duen bisitan, arratsaldeko 19:30etik 21:30era. Parketxeko inguruetan gaueko ugaztun hegalariak bilatzen hasi aurretik, Ane Caro eta Unai Baroja adituek azalpen orokorrak emango dituzte. Gerturatzen direnek, aplikazio bati esker saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean.

Plaza mugatuak daudenez, beharrezkoa da erreserba egitea 943-83 53 89 zenbakira deituta. Pertsonako 5€ balio ditu sarrera, eta lau kideen familientzako 15€.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!