Zahartzaroari musika jarrita

Karkara 2019ko ira. 20a, 15:00
Xabier Lizaso Orion egindako bilera ireki batean. (Orioko Udala)

“Musika egitea gimnasia egitea da garunarentzat”. David Bueno neurozientzialari katalanaren hitzak dira, eta hitz horiek bere egin ditu Xabier Lizaso pianista eta ikerlariak (Orio, 1965). Esperientziak erakutsi dio hala dela.

Hogei urte baino gehiago daramatza haurrekin lanean. “Halabeharrez” hasi zen, baina bidean ikusi dituen “emaitza harrigarriek” ikertzera eta ikerketan sakontzera bultzatu dute oriotarra. Do Re Ni elkartea sortu zuen duela hiru urte, bai eta musika-terapia metodo propioa ere haurrei euren garapen pertsonalean laguntzeko.

Bide horretan beste pauso bat emanda, musikak helduengan duen eragina neurtu nahi du orain. “Erronka da zientifikoki frogatzea gure musika-terapia metodoak zahartze aktibo eta osasungarria izaten laguntzen duela”. Ikerketa gauzatzeko, 55 urtetik gorako berrehun boluntario behar ditu hilaren 30erako, ahal izatera Urola Kostako herrietakoak; Aia, Getaria, Zarautz, Zumaia eta Oriokoak. Ez da beharrezkoa euskaraz jakitea.

Pianista profesionala izandakoa da Lizaso. “Nire proiektuetan musika nuen helburu, agertoki handietan jotzea”. Baina bizitzak jarri zuen eskoletan haurrentzat pianoa jotzen. “Halabeharrez hasi nintzen. Behin-behineko kontua izango zela uste nuen, baina bidean ikusi ditudan gauza miragarriek beste zentzu bat eman diote nire ibilbideari”. Hasieran, ez zuen ulertzen psikologoek zergatik bidaltzen zituzten behar bereziak zituzten haurrak bere saioetara. “Emaitzak ikusten hasi nintzen arte. Konturatu nintzen saio horietan sekulako momentuak eta esperientziak bizi izaten genituela, eta haietako askok zerikusi txikia zeukatela musikarekin”.

Irakurri artikulua osorik Gipuzkoako Hitza-n

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!