Kontxako porra 2019

Maider Loidik eta Leire Garatek irabazi dituzte Kontxako porrak

Karkara 2019ko ira. 25a, 17:49
Zarautzera eta Zumaiara joan dira sari nagusiak.

Izeta sagardotegian bi lagunentzako otordua eta Spa Malecon-en bi lagunentzat zirkuitua irabazi ditu bakoitzak. 2019ko Kontxaren harira, bi porra egin dira KARKARA, Hitza eta Baleikeren artean. Emakumeen Kontxako porran 78 lagunek hartu dute parte, eta gizonenean, berriz, 88k.

Amaitu da arraun denboraldia, eta iritsi da Kontxako porrako sariak banatzeko unea. KARKARA, Hitza eta Baleikeren artean bi porra egin dira Kontxako Banderaren harira: emakumeen Kontxako porran 78 lagunek hartu dute parte, eta gizonenean, berriz, 88k.

Aurreneko lau sailkatuak zein izango ziren asmatu behar zen. Gizonena ez du inork asmatu, eta beraz, gehien gerturatu direnen artean egin da zozketa. Emakumezkoena, berriz, bi lagunek asmatu dute, eta horien artean egin da zozketa. Irabazleak, Maider Loidi (emakumzkoena) eta Leire Garate (gizonezkoena) izan dira. Gustura jaso dituzte sariak. Biek pakete bera eskuratu dute: bi lagunentzat otordua Izeta sagardotegian gehi zirkuitua birentzat Spa Maleconen.

Arraun taldeen kamisetak eta Hitzako harpidetzak ere banatu dira, parte hartzaile guztien artean zozketak eginez. Irabazleak hauek izan dira:

  • Hondarribiko gizonezkoen kamiseta eta Hitzaren harpidetza urtebeterako: Ana Romo (Orio).
  • Hondarribiko emakumezkoen kamiseta eta Hitzaren harpidetza urtebeterako: Milagros Gurrutxaga (Aia).
  • Getariako platanitoa eta Hitzaren harpidetza urtebeterako: Jone Lete (Azkoitia).

Zorionak denei!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!