Festak Laurgain eta Orio hartuko ditu asteburuan

Gaurtik hasita Gazte Festak ospatuko dituzte Orion, eta Laurgainen, aldiz, San Migel jaiak izango dira bihartik aurrera. Hona hemen egitarauak osorik.

Murgildu gara asteburuan dagoeneko, eta oraingoan, jaiak hartuko ditu Orio zein Laurgain. Gaurtik hasita, Gazte Festak ospatuko dituzte Orion: 21:30ean, Piraten Danborradak irekiko du asteburu osorako antolatutako egitaraua. Egun handia, baina, bihar izango da. Hala, egun osoan zehar izango dira ospakizun jarduerak; hala nola, paella lehiaketa edota Hemenbauen batukadaren emanaldia.

Laurgainen, aldiz, bihar arratsaldean hasiko dira San Migel jaiak. Adin guztietako herritarrentzako jarduerak antolatu dituzte; besteak beste, ume jolasak, tortilla patata lehiaketa, afari herrikoia edota erromeria.

Egitarauak

Laurgain. Samielak

Irailak 28, larunbata.
16:30. Ume jolasak eta txokolatada.
17:30. Tortilla patata lehiaketa (eguraldi txarra balitz haur jolasak eta tortilla lehiaketa bertan behera geldituko dira).
21:00. Auzo afari herrikoia, Atseden toki elkartean. 27 euroren truke. (Menua: tomate entsalada, urdaiazpiko tortilla, txuleta entsaladarekin, gazta eta menbrilloa. Kafea eta kopa).
Afal ostean, Laja eta Lutxurdio trikitilarien eskutik, erromeria goizaldera arte.

Irailak 29, igandea.
10:30. Samiel eguneko meza egingo dute.
Jarraian, hamaiketakoa.
Ondoren, herri kirol erakustaldia.

Orio. Gazte Festak

Irailak 27, ostirala.
21:30. Piraten Danborrada. Etxeluze gaztetxetik hasita, herriko kaleetan barrena arituko dira.
23:00. Rukula taldearen kontzertua, moilan.

Irailak 28, larunbata.
12:00. Paella lehiaketaren hasiera, Etxeluze gaztetxearen kanpoaldean. Kamisetak ordu horretan banatuko dituzte.
14:00. Paellak aurkeztuko dituzte lehiaketako parte hartzaileek. Aurkeztu ahal izateko, paellak beganoa izan beharko du. Gero, presoen aldeko argazkia aterako dute.
Jarraian, Hemenbauen batukada arituko da herriko kaleetan barrena. Tartean, jolasak izango dira.
Goizaldean, diana.

Irailak 29, igandea.
18:00. Argazki emanaldia, Etxeluze gaztetxean. Herriko gazteek asteburuan zehar atera eta bidali dituzten argazkiak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Parte hartu nahi dutenek, 650 31 78 95 telefono zenbakira bidali ditzakete argazkiak, Whatsapp bidez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!