Orio eta Aiako upategiak hasi dira urtengo mahats bilketa lanekin

Karkara 2019ko urr. 3a, 15:30

2019ko uzta jasotzeko Getariako Txakolina Jatorri Deiturako 33 upategi daude aurten izen emanda. Horietatik hiru dira Aiakoak, eta bat Oriokoa. 

Iraila erdi aldera hasi ziren aurtengo mahats bilketarekin, eta uzta guztia jasotzeko oraindik pare bat aste falta diren arren, burubelarri dabiltza lanean Getariako Txakolina Jatorri Deiturako 33 upategiak.Tartean dira Aiako Hiruzta, Aldako eta Hika, eta Orioko Katxiña.

Iazko uztarekin alderatuz, 2019. urteko mahats ekoizpena %5-10 jaistea aurreikusten dute. "Udaberriko klimatologiaren eraginez, modu irregularrean loratu dira landareak. Hala, mahats-aleen tamainuari dagokionez, mahats-mordo ezberdinak aurkitu ditugu", azaldu dute upategietako kideek. "Hezetasuna dela-eta mildiu gaitza agertu da mahatsetan, urtero bezala. Dena den, orokorrean, nahiko ona izan da uda", diote. 3.250.000 kilo biltzea espero dute; eta gutxigorabehera 3.100.000 botila ekoiztu ahalko dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!