Musikak eman dio amaiera Itsasotik Herrira jaialdiari

Karkara 2019ko urr. 13a, 17:03

Musika doinuekin amaitu zen bart gauean asteburuan Zarautzen egin den Itsasotik Herrira jaialdia. Ostiralean eta larunbatean eskualdeko artistek beren lanaK erakutsi zituzten, eta ekimenari amaiera emateko abesbatzaren topaketa egin zuten Zarauzko parrokian. Orioko Salatxo Abesbatzak, Zarautz Abesbatzak eta Getariako Salbatore Deuna Abesbatzak parte hartu zuten ekitaldian. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!