Trebetasun digitalak hobetzeko ikastaroa hasiko da azaroaren 4an

Karkara 2019ko urr. 23a, 14:00

Azaroaren 4ean hasiko da “Izan-Be digital” ikastaroa. Herritarren trebetasun digitalak hobetzera bideratutako prestakuntza.

Herritarren trebetasun digitalak hobetzeko "Izan-Be digital" ikastaroa martxan jarriko dute arazoaren 4ean. Enpresetan lan egiteko beharrezkoak diren baliabide teknologikoetan herritarrak gaitzea du helburu prestakuntzak.

Goi mailako ikasketak dituzten eskualdeko herritar guztiei bideratuta dago ikastaroa, langile nahiz lana bilatzen ari direnentzat.Guztira, 145 orduko ikastaroa izango da. Lehen prestakuntza fasean, lan merkatuan aritzeko beharrezkoa den teknologiaren ezagutza praktikoa eskainiko da. “Lan-mundura zubia” izeneko bigarren fasean, aldiz, lana bilatzeko baliabideak ezagutu eta entrenatzeko aukera eskainiko da. 

Azaroaren 4tik abenduaren 13ra bitartean izango da ikastaroa. Goizez, 09:30etik 14:30era Urola Kostako Udal Elkartean.

Izen ematea:

Ekimenean parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena, urriaren 29a baino lehen. Izena emateko, eskaera-orria (www.urolakosta.eus  webgunean dago eskuragarri), galdetegia, NAN fotokopia eta curriculuma aurkeztu beharko dira, emailez lanpoltsa@urolakosta.eus edo aurrez aurre Urola Kostako Udal Elkarteko egoitza.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!