Urkome sarietan proposamenak aurkezteko epea zabalik dago azaroaren 21 arte

Urkome sariek Urola kostako landa-eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea dute helburu.

Urola Kostako landa garapenerako elkarteak eskualdeko herri txikiak eta landa-auzoak suspertzera bideratutako hainbat ekintzak antolatzen ditu, eta horietako bat dira Urkome sariak. Urkome sarietan parte hartu nahi dutenek, proposamenak aurkezteko epea zabalik izango dute azaroaren 2era bitartean.

URKOME Sarien helburuak

Sarien helburuak hauek dira:

  • Urola kostako landa-eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea.
  • Landa-eremuan dauden enpresak berritzeko motibazioa areagotzea.
  • Landa-eremuan dauden enpresekiko sentsibilizazioa areagotzea.
  • Landa-eremuak gizarte osoarengan eragiten duenez, horrekiko eta bertako biztanleekiko jarrera edo sentsibilizazioa areagotzea.
  • Enpresa-izaera txertatzea landa-eremuan dauden ekimen edo jarduerei.
  • Landa-eremuko jarduera eta ekimenak beste zonaldeetakoek adina posibilitate izan dezaten lortzea.
  • Berrikuntza alor guztietan —baita lehen sektorean ere— eman daitekeela gizarteratzea.

Sei sari, ekimen berritzaileak bultzatzeko

Sariak sei atal hauetan emango dira:

  • Nekazaritza-jardueraren sustapena.
  • Landa-eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena.
  • Landa-eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatzea.
  • Landa-eremuko balioaniztasuna agerian jartzea.
  • Iraurgi Berritzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarrekin emango dutena.
  • Landa-eremuko emakume ekintzailea. Sari hau irekia da eta bozka bidez emango da.

Informazio gehiago URKOME SARIEN 6. EDIZIOAren PDF honetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!