Lorez jantzi dira Aia eta Orioko hilerriak Santu Guztien Egunean

Gaur, azaroak 1, Santu Guztien Eguneko tradizioari jarraituz, hainbat herritar hilerrietara joan da senideei loreak jartzera. Goizen goiz hasita joan-etorrian ibili dira Aia eta Orioko herritarrak. Eta pixkanaka loreen kolorea hartu dute bi herrietako hilerriek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!