Hamburgoko orkestrak Kursaalen eskainiko duen kontzertura joateko autobusa antolatu dute

Karkara 2019ko aza. 5a, 13:54

Urtero bezala doan erabili ahal izango da autobus zerbitzua. Kontzerturako sarrerak, ordea, norberak erosi beharko ditu Kursaalaren webgunean.

Hamburgoko Ndr Elbphilharmonie orkestraren kontzertua izango da azaroaren 12an, asteartearekin, Donostiako Kursaalen. Bestetan bezala, autobusa antolatu da doan Urola Kostako eskualdetik joan nahi dutenentzat. Autobusa Zumaiatik abiatuko da eta Oriotik ere pasatuko da.

Autobusa doan
Autobusa 19:10ean aterako da autobus geltokitik eta doan erabili ahal izango da, baina izena eman behar da aldez aurretik, Turismo bulegora deituta, azaroaren 7a baino lehen. Hurrengoa da Turismo Bulegoko telefono zenbakia: 943 835 565. Eta beste hau posta elektronikoko helbidea: orioturismo@gmail.com

Nork bere sarrera erosi behar du
Kontzertura joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean: https://www.kursaal.eus/es/

Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!