Festak ez du etenik Urdanetan eta Ortzaikan

Karkara 2019ko aza. 14a, 14:30
Auzotarren arteko erronka izan zen Ortzaikan aurreko asteburuan. (Aiora LarraƱaga)

Iragan astean hasi ziren San Martin jaiak Urdanetan eta Ortzainak, eta datorren asteburuan ere ospakizunek hartuko dituzte bi auzoak. Bihartik hasita, egitarau oparoez gozatzeko aukera izango dute auzokideek. Hona hemen egitarauak osorik.

Urdaneta

Azaroak 15, ostirala

22:30. Mus txapelketa azkarra Indamendi Elkartean.

Azaroak 16, larunbata

06:00. Oilasko biltzea, Danel Olano eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
21:00. Bildutako oilaskoekin afaria Indamendi elkartean eta erromeria Izer eta Alabierrekin.

Azaroak 17, igandea

11:30. Meza Nagusia
12:00. Eskuz binakako pilota partidak eta herri kirolak.
17:00. Euskadiko Kintopeko Harri-Jasotzaile Txapelketa eta pentatloi erakustaldia, Jagoba Otaegi eta Arria VI.-ren eskutik. Elizagoien ahizpa trikitilariek girotuko dute eguna.
Jarraian, Ximor tabernan erromeria izango da.
23:00. Erromeria.
23:30. Patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.

Ortzaika

Azaroak 15, ostirala

22:30. Mus txapelketa. Izen-ematea 22:00etan izango da.

23:30. DJ Aros.

Azaroak 16, larunbata

17:00. Pailazo martxosoak, eta ondoren, DBH1eko nesken dantzaldia.

23:00. Kupela taldearen kontzertua.

Azaroak 17, igandea

12:00. Pentatloi desafioa, taldeka.

14:00. Bailarako bazkaria, Jagoba eta Maddalenekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!