Azaroaren 25aren bueltako ekitaldiak, Aian eta Orion

Karkara 2019ko aza. 22a, 15:30

Gero eta gutxiago falta da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunerako, eta Orion eta Aian hainbat deialdi egin dituzte.

Datorren astelehenean, Azaroak 25, indarkeria matxistaren aurkako aldarriak hartuko ditu kaleak. Hala, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira, hamaika txokotan antolatu dituzte ekimenak, Aian eta Orion barne.

Aiako Lardizabalen ez da eskolarik egongo astelehenean, eta hurrengo egunean, asteartea, argazkia aterako dute irakasleek. Orion, aldiz, hitzordu garrantzitsua jarri dute astelehen goizerako; 11:30ean, kultur etxe aurrean elkartuko dira herriko ikasle, irakasle eta gurasoak, elkarretaratzea egiteko. Jarraian, klasean landutako hainbat bertso abestuko dituzte ikastetxeetako gazteek, kultur etxeko balkoitik, Tratu ona, guztiona lelopean. Gero, bertaratutako guztiek kantatuko dute Rosi Lazkanok eskualde osorako sortutako bertso-sorta.

Arratsaldean ere izango da zer landu eta aldarrikatu. 17:30ean, Botere harremanak hezkuntzan hitzaldia eskainiko du Amelia Barquinek, Salatxo aretoan. 20:00etan, aldiz, elkarretaratzea izango da Orioko Kale Nagusian.

Hurrengo egunean, asteartea, Sexijentziak askatuz antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, Orioko kultur etxean, 19.30ean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!