Durangoko Azoka, berrogeita hamalaugarrenez

Karkara 2019ko abe. 5a, 13:01
(Durangoko Azoka)

Urtero bezala, mundu bat bilduko du Durangoko Azokak; euskal kulturaren eta sorkuntzaren esparruko egileak eta zaleak. Eta, aurten ere, ez da faltako Orioko eta Aiako ordezkaririk.

Euskal sortzaileen eta kulturzaleen topagunea prest dago. Gaur goizean zabalduko ditu ateak Landako guneak, eta gisa horretan emango diote hasiera DA! Durangoko Azokaren 54. edizioari. Lau egunez, abenduaren 8a bitartean, bertaratzen direnek 200 ekitaldiz osatutako egitarauaz gozatu ahal izango dute azokako zazpi guneetan: Areto Nagusian, Kabi@n, Saguganbaran, Plateruenean, Ahotsenean, Irudienean eta Szenatokian, alegia. Landako gunean 264 erakusleiho izango dituzte, 405 berrikuntzarekin: 273 liburu, 91 disko, hamasei aldizkari eta abar. Azoka egun osoan egongo da zabalik, 10:30etik 20:00ak arte.

Ekitaldi eta berrikuntza horien guztien artean inguruko herrietako sortzaileak izango dira beren azken lanak aurkezten, baita antolatu dituzten mahai inguruetan edota erakusleihoetan sinatzen ere.

Dokumentalaren haritik

Larunbaterako ekitaldi berezia antolatuko dute, esaterako, Irudienean. Apaiz-kartzela dokumentalaren work in progress saioa egingo dute 12:30ean; hau da, filmaren irudiak ikusi ahalko dira, baina ez da behin betiko bertsioa izango. David Pallaresekin eta Ritxi Lizartzarekin batera, Aian bizi den Oier Aranzabal da dokumentalaren zuzendaria, eta Zamorako (Espainia) apaiz-kartzelan egondako apaizen historia eta lekukotzak jaso dituzte. Aranzabalekin eta Lizartzarekin batera, Xabier Amurizak, Josu Naberanek eta Juan Mari Zulaikak parte hartuko dute aurkezpenean. Sartzeko gonbidapena behar da, eta gaurtik aurrera jaso daitezke Irudienean. Espetxe horretan preso egon zirenak omenduko dituzte ekitaldian.

Egitaraua

Gaur, osteguna
11:00. Xabier Zabala eta Andoni Egaña zarauztarren Enkarguz tailerra, Ahotsenean.
13:30. Iosu Txapartegi zarauztarraren eta Fito Rodriguezen Eskola publikoa ez da Euskal Herrian behar dugun eskola publikoa liburuaren aurkezpena, Areto Nagusian.
14:00. Felipe Juaristi azkoitiarraren Erbesteko elurra liburuaren aurkezpena, Ahotsenean.
14:00. Zut aldizkari digitalaren aurkezpena eta Ixa websaila, Kabi@n.
16:20. Oreka TXren Koklea lanaren aurkezpena Ahotsenean. Tartean, Mikel Ugarte Zarauzko bizilaguna
17:00. Mikel Markezen Biribilean lanaren inguruko solasaldia, Ahotsenean.
18:30. Irrimarra Zumaiako ilustrazio taldeak eta Karmele Mitxelenak elkarlanean sortutako Erakusleihoan lana, Ahotsenean.
19:30. Jose Luis Otamendi azpeitiarraren Disoluzio agiriak liburuaren aurkezpena, Ahotsenean.

Bihar, ostirala
Egun osoan zehar. Gamer Eguna. Goizean, 2019an itzuliak izan diren jolasen aurkezpena, eta arratsaldean, jokoak probatzeko aukera. Sustatzaileen artean da Urtzi Odriozola zarauztarra.
10:30. AtopiaRPG taldearen aurkezpen fikzionatua, Areto Nagusian. Sustatzaileen artean da Galder Gonzalez Zarauzko bizilaguna.
12:30. Kartzela websailaren aurkezpena, Irudienean. Erika Olaizola aktore azpeitiarra
izango da bertan.
13:00. Samara Velte zarauztarraren Nik sinesten dizut lanaren aurkezpena, Areto Nagusian.
14:00. Irrimarrak ilustratutako Altzoko Handia bildumaren inguruko solasaldia, Saguganbaran.
15:00. Rodeo taldearen Dilmun lanaren aurkezpena, Ahotsenean.
17:00. Steam esperimentuak haurrentzat liburuaren aurkezpena, Ana Galarraga zarauztarrak, Saguganbaran.
17:00. Izibene Oñederra azkoitiarraren Lursaguak animaziozko film laburraren estreinaldia, Irudienean.
17:00. Txakur Gorriaren Errealitateak lanaren aurkezpena Ahotsenean, tartean, Malen Amenabar Azpeitiko bizilaguna.
18:30. «… eta debalde ematen diot herriaren aurikularrari…» solasaldia, Musika Eskolan.
Tartean izango da Axier Lopez Zumaiako bizilaguna.
18:30. Dapa proiektuaren aurkezpena, Irudienean.
19:00. Lou. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentalaren emanaldia, Izotz Barrio, Usua Garin eta Andrea Lopetegiren eskutik, Irudienean.
19:30. Bigarren sexua lanaren aurkezpena Areto Nagusian. Tartean izango da Nora Alberdi azpeitiarra.

Etzi, larunbata
12:30. Oier Aranzabal zarauztarraren Apaiz-kartzela ikus-entzunezkoaren aurrerapena,
Irudienean.
13:00. Nerea Loiola Zarauzko bizilagunaren Azken lanhütarra lanaren aurkezpena, Saguganbaran.
13:30. Anjel Lertxundi oriotarraren Itzuliz usu begiak lanaren aurkezpena, Ahotsenean.
15:40. Sergio Ruiz Serge zarauztarraren Enarak itzuli dira lanaren zuzenekoa, Ahotsenean.
16:30. AtopiaRPG-Rolcast (zuzeneko rol partida+podcast) Kabi@n. Sustatzaileen artean da Galder Gonzalez Zarauzko bizilaguna.
17:00. Imanol Epelde zarauztarraren 27zapata blogeko bideoen antologia, Irudienean.
17:45. Pikuak websailaren aurkezpena Irudienean. Miren Nogales zestoarra da aktoreetako bat.
18:00. Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberria zarauztarren eta Aritz Truebaren Buyan komikiaren aurkezpena, Ahotsenean.
19:00. Azkoitiko eta Azpeitiko Ro musika taldearen Tenk! eta Ekhitzaltze singleen aurkezpena, Ahotsenean.
19:00. Irudienean aurkeztuko dute Ihesaldia telesaila. Iñigo Aranbarri azkoitiarra da aktoreetako bat.
19:40. Leok’k Zestoako taldearen Alferrik baita lanaren aurkezpena, Ahotsenean.

Abenduak 8, igandea
17:00. Egunean behin jokoa aurkeztuko dute Kabi@n. Sustatzaileen artean da Josu Azpillaga azpeitiarra.
18:00. Lo potoloren aurkezpena Saguganbaran, tartean Anjel Lertxundi, Mitxel Murua eta Uxue Alberdi.
18:30. Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik liburuaren aurkezpena, Ahotsenean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!