Asteburuan Errege Magoek Aia eta Orio bisitatuko dituzte, baina lehenik haurren karten bila pasako dira Bizarzuri eta Erregeen laguntzaileak. Urtarrilaren 4an, larunbatarekin, Erregeen laguntzailea iritsiko da Aiara umeen kartak jasotzera, arratsaldeko 19:00etan herriko pilotalekura.

Hurrengo egunean, hilaren 5ean, igandearekin, Bizarzuriren txanda izango da. Oriora iritsiko da goizeko 10:00ak aldera, Anibarko Portura. Auzoko umeekin bildutakoan, herrian barrena ibiliko da, hainbat geldialdi eginez, umeen gutunak jasotzeko. Ondoren, Errege Magoen bisita jasoko dute bi herrietan. Oriora arratsaldeko 18:00etan iritsiko dira, herrian barrena ibilbidea egin ondoren, geldialdia egingo dute 18:30ean zimitorio azpiko arkupean eta handik kiroldegira joko dute, urtero bezala. Aian, beranduxeago helduko dira, 19:00etan, hain zuzen.

Trafiko-mozketak Orion

Antolatzaileek jakinarazi dute, Bizarzuriren eta Erregeen ibilaldiak direla-eta, bidea moztuko dela hainbat momentutan bai goizean eta bai arratsaldean. Barkamena eskatzen dute, aldez aurretik, sortu daitezkeen eragozpenengatik.