Eskuragarri daude Realeko txapeldunen garaipen historikoa oroitzeko bandejak

Karkara 2020ko urt. 3a, 12:58

Herriko hainbat taberna eta dendatan daude salgai 12 euroan. HITZAkideek eta Karkarako bazkideek 8 euroan etxeratu ahal izango dute.

Emakumeen unea iritsi da! Hemen dira gure txapeldunak! Realeko neskek Kopa irabazi dute aurten, eta garaipen historikoa oroitzeko bandeja edo erretilua egin dute HITZAk eta ATARIAk. Eskuratu nahi dituenak Urola Kostako hainbat taberna eta saltokitan lortu ahalko ditu 12 euroan. HITZAko harpideek eta Maxixatzen, Uztarria, Baleike eta Karkarako bazkideek, berriz, 8 euro bakarrik ordainduta etxeratu ditzakete. Harpide eta bazkideek hedabide horien bulegoetara joan beharko dute bandejak erostera. Gainerakoek, berriz, behean dagoen zerrendako punturen batera.

Emakumeen taldearekin egin den lehen erretilua da, 2019ko maiatzaren 11n Granadan (Espainia) gertaturikoa ez ahazteko. Taldea sortu zenetik garaipen horretara heltzeko bidea luzea izan da. Izan ere, jokalari askok jarri dute euren alea familia txuri-urdin handiaren eraikuntzan, eta Granadan lortutakoa haiei esker ere izan zen. Esfortzurik gabe, ez dago garaipenik.

1980-1981 denboraldiko Liga izan zen talde txuri-urdinak irabazi zuen lehen titulu esanguratsua, Gijonen Jesus Maria Zamorak egindako gol mitiko hari esker. Lorpen hura ez ahazteko, erretilu oroigarri bat egin zen. Urteak pasa dira geroztik, eta halere, hainbat tabernatako apaletan ikus daiteke, eta realzale askok ere etxean gorde dute. Orain emakumeen unea da!

Salmenta puntuak

Hauek dira Urola Kostako herrietako salmenta puntuak:

Azkoitia

  • Hizki paperdenda
  • Lujan
  • Plaza Berri Sport

Azpeitia

  • Etxe-zuri taberna
  • Antzelus kioskoa (Plaza Txikian)
  • Lagun Onak futbol taldearen denda
  • UKT-ren erredakzioa. (Dinamoko lehen solairuan)

Getaria

  • Itxaspe taberna
  • Izarri okindegia

Orio

  • Sukia taberna
  • Ontza paperdenda
  • Baraka taberna

Zarautz

  • Txiki Polit taberna
  • Juli-Juli taberna
  • Izarri okindegia

Zestoa

  • Koiote taberna
  • Potxolo paper eta oparidenda

Zumaia

  • Garoa taberna
  • Aizpurua liburudenda
  • Mandala

*Oharra:Urtarrilaren 2ra arte hedabideetako egoitzetan guardia zerbitzua dago. Horregatik, egoitza itxita aurkituz gero, deitu telefono zenbaki honetara: 607 49 87 28.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!