Garraio zerbitzu bereziak eskainiko dituzte sansebastianak direla eta

Karkara 2020ko urt. 18a, 12:44

Igandetik astelehenerako gauean tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek, San Sebastian bezperako joan-etorriak errazteko. Lurraldebusek ere gaueko zerbitzu berezia eskainiko du, igandean eta astelehenean.

 

Sansebastianak direla eta, garraio zerbitzua indartuko dute igandean eta astelehenean. Euskotrenek igandetik astelehenerako gauean eskainiko du zerbitzu berezia, San Sebastian bezperako joan-etorriak errazteko. Zumaia eta Amara artean gau osoan zehar ordu betez behin trenen gaueko zerbitzua egongo da. Astelehenean, hilak 20, tren zerbitzua lanegunetako ohikoa izango da. 

Autobusak, aldiz, igandean eta astelehenean izango dira. Igandean, hilak 19, Lurraldebus UK49G Zumaia-Donostia lineako zerbitzua orduro irtengo da Zumaiatik, 23:00etatik 4:00ak bitartean. Donostiatik ere orduro irtengo dira autobusak, 00:00etan hasi eta 5:00ak arte. Tren eta autobus zerbitzu berezien inguruko informazio guztia euskotren.eus webgunean dago ikusgai. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!