Parte hartu Egunean Behin jokoko Karkararen taldean, eta irabazi saria astero

Karkara 2020ko urt. 31a, 11:43

Karkarak Egunean Behin jokoko taldea osatu du. Astelehenean hasiko da denboraldi berria, eta martxoaren 29ra arte izango da martxan. Asteko puntuazio onena eskuratzen duen partaideak Kutixi kafetegian bi lagunentzat gosaria irabaziko du. Astero banatuko dugu saria.

Astelehenean, otsailaren 3arekin, hasiko da Egunean Behin jokoaren hirugarren denboraldia. Aurreko bi denboraldietan izugarrizko arrakasta izan du Codesyntax enpresak garatutako jokoak, eta Karkarak taldea osatzea erabaki du.

Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta 17D4FA kodea sartu behar da; Karkara izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan. Jokoa astelehenean hasiko bada ere, taldera batzeko aukera dago jada.

Izenak dioen moduan, egunean behin jokatu daiteke sakelako telefonorako egindako aplikazioan. Hamar galdera erantzun behar dituzte erabiltzaileek ahalik eta denbora laburrenean, eta puntuazioaren arabera, astero sariak banatzen dituzte jokoaren sustatzaileek. Izan ere, astekakoa izaten da sailkapena, astelehenetik igandera bitartean lortutako emaitzen araberakoa.

Karkarak ere sari berezia jarri du logika horri segituta. Hain zuzen ere, astea sailkapenaren buruan bukatzen duen lehiakideak Kutixi kafetegian bi lagunentzako gosaria irabaziko du. Gosari hori astero-astero banatuko du Karkarak, Kutixi kafetegiari esker.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!