Iganderako familia plana antolatu du Zingira Eskolak Etxeluze gaztetxean

Karkara 2020ko ots. 26a, 09:44

Jaian parte hartu nahi dutenek, sarrerak salgai dituzte Kolon Txiki tabernan.

Herritarrak bildu eta elkarrekin familia giroan une atsegina igaro dezaten, egun osoko egitaraua prestatu du Zingira Eskolak, martxoaren 1erako, iganderako. Eguerdian hasiko dute jaia txarangaz lagunduta, Herriko Plazan. Handik gaztetxera joango dira, eta bertan herri bazkaria egingo dute. Hurrengoa izango da menua: Zingira entsalada, paella, postrea, kafea eta kopa. Gurasoak mahai bueltan berriketan dauden bitartean, haurrek lasai jolastu dezaten jolasteko txokoa ere egokituko dute Zingirako kideek.

Arratsaldea, 16:30ean hasita, skate erakustaldia izango da, eta 18:00etatik aurrera zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Isuo eta Kezman eta Mikel Aranzabal igoko dira Etxeluze gaztetxeko oholtza gainera.

Jaian parte hartu nahi dutenek, sarrerak salgai izango dituzte Kolon Txiki tabernan. Bazkarirako eta kontzerturako sarrera 20 euro kostako da, eta kontzertuetara bakarrik joan nahi dutenek sei euro ordaindu beharko dute. Bestetik, antolatzaileek zehaztu dute haurrek helduen menu bera izango dutela, baina hauek bost euro ordaindu beharko dituztela.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!