Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako pilotuak Lazkaon bildu ziren asteburuan, Euskadiko Automobilismo Federazioak antolatutako galan. Ekitaldian 2019ko sariak banatu zituzten, eta saridunen artean dago Gorka Eizmendi. Aiarrak Euskadiko lurgaineko rally txapelketako sari nagusia jaso du, 2019an Ford Fiesta R5 autoarekin egindako lanarengatik.
Aurtengo lasterketen egutegia
Larunbateko sari banaketa ekitaldian aurtengo auto lasterketen egutegia ere jakinarazi zuen Euskadiko Automobilismo Federazioak. Martxoaren 1ean hasiko dute auto lasterketen denboraldia Gabirian (Gipuzkoa), eta martxoaren 21ean Aiako Igoera izango da. Horrez gain, ohiturari jarraituz, abenduaren 31rako Aiako Slaloma antolatu dute.