#EtxetikMundura

Libana Taboada eta Ibai Marin, etxetik mundura

Karkara 2020ko mar. 20a, 20:00

Libana Taboadak eta Ibai Marinek segida emango diote atzo Intza Unanuek hasitako #EtxetikMundura egitasmoari. Etxean grabatutako bi kantu bidali dizkigute, KARKARAko ikus-entzuleentzat. Urola Komunikazio Taldeko (UKT) beste hedabideetan ere argitaratu dituzte sortzaileek bidalitako bideoak.

Baleike.eus-en Roberto Gutierrezek filmak ikusteko hainbat gomendio eman ditu, Uztarria.eus-en Felipe Murillok kontzertua eskaini du, Maxixatzen.eus-en Goiuri Epelde idazleak olerkiak errezitatu ditu eta Zarauzkohitza.eus-en Josu Txapartegi Txapas-ek eta Marije Zumetak kontzertua eskaini dute.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko KARKARAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!