3D inprimagailuekin EPI biserak egiten ari dira UKUEko Open Lab-eko kideak

Karkara 2020ko mar. 22a, 17:00

Covid Euskadi sareak sortu du ekimena, eta osasun langileak babesteko EPI bisierak egitera deitu ditu Gipuzkoako eta Euskal Herriko 'maker'-ak.

 

Urola Kostako Udal Elkarteko Open Lab egitasmoko kideak beren 3D inprimagailuekin osasun langileak babesteko EPI biserak inprimatzen ari dira, nor bere etxean. Covid Euskadi sareak sortu du ekimena, Gipuzkoako eta Euskal Herriko 'maker' komunitateari ekimenean parte hartzeko deia egin die. Antolatzaileek azaldu dute sortzen ari diren biserak laster iritsiko direla osasun zentroetara.

Norbaitek ekimenean parte hartu nahi badu @CovidEuskadi-rekin jarri behar du harremanetan sare sozialen bidez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!