KARKARA ez da postontzietan banatuko gaur, koronabirusak eragindako egoeragatik

Karkara 2020ko mar. 27a, 16:09

Gaur, hileko azken ostirala izanik, KARKARAren 415. zenbakia argitaratuko dugu, baina formatu digitalean bakarrik. Koronabirusak eragindako egoera dela eta, etxez etxeko banaketa ez egitea erabakirik zuhurrena iruditu zaigu, banatzaileen eta herritarren osasuna erdigunean jarrita.

Osasun krisiak hobera egiten duenean banatuko dugu martxoko zenbakia Orioko eta Aiako postontzietan, hurrengo hilabeteetakoekin batera. Arratsaldean zehar emango dugu argitara KARKARAren 415. zenbakia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!