#EtxetikMundura

Mikel Iruretagoiena, etxetik mundura bertsotan

Errikotxia elkarteko Mikel Iruretagoienak bertso hauek bota ditu #EtxetikMundura egitasmorako, gai honi tiraka: "Haur eta gazteak ere primeran moldatzen dira telelanean".

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskainiko dituzte saioak:  Uztarria.eus-ek Amaia San Vicente ipuin kontalariarena, Maxixatxen.eus-ek Xabier Etxaniz soinu-jotzailearena, Zarauzkohitza.eus-ek Occhi di Farfalla taldearena eta Baleike.eus-ek Jone eta Imanol Urbieta musikariena.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko KARKARAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!