Arraunean segi

Karkara 2020ko mar. 30a, 12:55

Iñigo Gaitonek aldizkariko "Izpiak eta hizkiak" atalean argitaratutako argazkia eta testua.

Olatu batetik besterako denbora tartean, mundua aldatu daiteke; di-da, segundo gutxian. Begiak itxi eta irekitzerako, birus arraioak gure bizitzak irauli ditu, eta ondo izorratuta gabiltza azken egunotan. Lurralde ezezagunera eraman gaitu koronabirusak: nora, eta, bakoitza bere etxera. Arrotz sentitzen gara sukaldeko ohiko leihotik begira; “konfort zona” delakotik atera gaituzte kolpetik, etxeko epelean egotera behartuta. Halakorik! Eguna joan eta eguna etorri, arraunean jarraitzeko kemena mantentzea besterik ez zaigu geratzen. Ahal den neurrian, Xanderrek argazkian bezala, irribarreari eta bizipozari eutsiz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!