Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina martxan jarri dute hainbat erakundek

Karkara 2020ko mar. 30a, 17:56
Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainaren aurtengo kartela. (UEMA)

Uemak, udalek eta beste hainbat erakunde publikok errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri dute martxan beste urte batez. Ogasunarekin euskaraz izango da aurtengo kanpainaren leloa, eta datozen asteotan abiaraziko du kanpaina Aldundiak.

Beste urte batez, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri dute martxan Uemak, udalek eta beste hainbat erakunde publikok. Alarma egoera dela eta, aurrez aurreko hitzorduak bertan behera gelditu dira, baina administrazioarekin hartu-emana euskaraz izan dadin lanean jarraitzen dute erakundeek, eta datozen asteotan jarriko du aldundiak abian aurtengo kanpaina.

Uemak adierazi duenez, urtez urte handitzen doa errenta euskaraz egiten duten euskal herritarren kopurua, baina kopuru hori oraindik errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik “urrun” dagoela nabarmendu dute. Bestalde, adierazi dute euskararen normalizaziorako bidean “beste urrats bat” dela errenta aitorpena ahalik eta herritar gehienek euskaraz egitea, eta horretarako beharrezkoa dela herritarren babesa eta parte-hartzea.

Ogasunarekin euskaraz

Lurralde bakoitzeko foru ogasunak tokiko errealitate soziolinguistikoaren arabera moldatzen du kanpainaren mezua. Gipuzkoako Foru Aldundiak, esaterako, lau urterako 100.000 zergadun ogasunarekin euskaraz egitasmoa jarriko du martxan aurteneta Ogasunarekin euskaraz izango da kanpainaren leloa.

Bestalde, iazko errenta aitorpenaren datuak ere plazaratu ditu Uemak. Honako hauek dira eskualdeko herrien datuak;

 

  Errenta aitorpena guztira (2019) Euskaraz
AIA 1.012

359

AIZARNAZABAL 406

189

AZKOITIA

5.913 1.804

AZPEITIA

7.836 3.325

BEIZAMA

133 52

ERREZIL

286 145
GETARIA 1.505

456

ORIO 3.150

851

ZARAUTZ 12.151

2.789

ZESTOA 1.903

781

ZUMAIA 5.151

1.342

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!