Martxoan kiroldegiak itxita pasatu dituen hamabost egunetan galdutako jarduerak, berriz, konpentsatu egingo zaizkie erabiltzaileei. Oraindik ez dago zehazterik konpentsazio hori nola egingo den, ez dagoelako argi egoera zenbat luzatuko den. Aurrerago emango dituzte zehaztasunak Udalak eta BPXportek.

Uda bukaerako geldiketa teknikorik ez

Bestalde, Udaletik adierazi dute, behin kiroldegia irekitzen denean, ez dela berriz itxiko urte osoan. Udaren bukaeran aurreko urteetan egin izan duen geldialdi teknikoa orain egingo da, itxialdia aprobetxatuz. Horrela, erabiltzaileek martxoan «galdu» duten hamabostaldi hori konpentsatuta geratuko da.