Aiarren eta oriotarren desplazamenduak, kontrolatuta

Karkara 2020ko api. 21a, 10:11

Espainiako Garraio eta Mugikortasun Ministerioak herritarren mugimenduen datuak plazaratu ditu. Espainiako El Pais egunkariak mapa bat osatu du ministerioak ateratako datuekin, eta bertan ikus daitezke ehunekoak.

Hilabete gutxian errotik aldatu da herritarren eguneroko bizimodua, eta horren erakusle dira Espainiako Garraio eta Mugikortasun Ministerioak plazaratu dituen azken datuak. Guztira, hamar milioi telefono mugikorren geolokalizazioa ikertu du ministerioak, eta Espainiako El Pais egunkariak ikerketa horretan oinarritutako herriz herriko datuak jaso ditu mapa batean

Bertan ikus daitekeenez, martxoaren 29tik apirilaren 5era bitartean, aiarren %74ak eta oriotarren %70ak ez zuen desplazamendurik egin; otsaileko datuekin alderatuta, bi herrietan batez beste %30 inguru igo da kopuru hori – erosketak egitera, lanera, medikuarenera eta familia bisitatzera joatea hartu dira kontuan desplazamenduetan–.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!