Bihar noraino joan naiteke umeekin?

Karkara 2020ko api. 25a, 16:54

Bihartik aurrera 14 urtetik beherako umeek eta gaztetxoek egunean ordubetez ateratzeko aukera izango dute, guraso batek lagunduta. Gaindegiak mapa bat egin du etxeen kilometroko erradioak kalkulatzeko. 

Igandetik aurrera umeek egunean ordubetez kalera ateratzeko aukera izango dute. Denbora tartea ez ezik, eremua ere mugatuta izango dute; izan ere, urrutienez etxetik kilometro batera urrutiratu ahal izango dira geienez, eta 09:00etatik 21:00etara bitartean. Baina, zer eremu hartzen du etxetik kilometro batek? Gaindegiak mapa bat egin du tokian tokiko etxeen kilometroko erradioak kalkulatzeko. Mapan herria aukeratu behar da aurrena, eta norbere etxean klik eginda, handik haurrekin noraino joan daitekeen zehazten du.

Orioko plazako etxebizitza batean klik eginda osatu da irudiko adibidea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!