'Gartxot, Itzaltzuko bardoa' filma emango dugu gaur Karkara.eus-en eta Erlo Telebistan (21:00etan)

Karkara 2020ko api. 29a, 18:21

Etxealditik Euskaraldira ekimenaren barruan film emanaldi bateratua prestatu dute EITBk, Tokikomek eta Topaguneak. Ekimen horren baitan kokatzen da film honen emanaldia.

Arturo Campionek 1917an idatzi zuen Gartxot, Itzaltzuko bardoa liburua du oinarritzat pelikulak. XII. mendeko bardo baten bizitza kontatzen digu: bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du, latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak desafiotzat hartuko du kantaldi bakoitza eta soldaduak aita-semeen ehizan arituko dira, harik eta inguratu eta irtenbide bakarra utzi arte: tragedia. XII. mendean gaude, eta hasi da konkista aurreko konkista.

Gartxot euskararen aldeko garrasi bat ere bada, baina orobat, Nafarroako konkista eta akulturizazio prozesuak nola eta zeinen eskutik gauzatu ziren erakusten digu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!