Azken orduetan ez da beste inor kutsatu COVID-19 birusaz ez Aian, ez Orion

Karkara 2020ko mai. 3a, 14:41

Atzo positibo bat gehiago egon zen Orion, baina azken datuen arabera, kopurua bere horretan mantentzen da gure bi herrietan. Zenbaketak egiten hasi zirenetik, guztira hemezortzi pertsona kutsatu dira Orion, eta lau Aian.

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman dituen datuen arabera, azken orduetan Urola Kostan pertsona bakar bat atzeman dute COVID-19 gaitzaz kutsatuta, bera Zestoan.

Kontaketa hasi zutenetik, 259 dira eskualdean zenbatutako koronabirusaren kasu positiboak, eta honako hauek dira kutsatuen kopuruak herriz herri: Zarautzen 142 lagun; Zumaian 48; Orion eta Azkoitian hamazortzina; Azpeitian hamasei; Getarian eta Zestoan bosna; Aian lau; eta hiru Aizarnazabalen.

Hala eta guztiz ere, kontuan izan behar da koronabirusaren pandemia hasi zenetik sendatu eta hil diren bizilagunak ere badirela eskualdean eta, beraz, ez dago datu zehatzak jakiterik, Eusko Jaurlaritzak ez baititu horiek herrika ahalbidetzen. Gainera, badira COVID-19 gaitza izan dezaketen edo pasatu duten eta probarik egin ez dioten herritarrak ere.

Lurraldeetako datuak

Osakidetzak emandako datuen arabera, azken orduetan 78 kasu berri zenbatu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eta, orotara, 16.197 dira kutsatutakoak. Azaldu dutenez, ordea, atzemandako kasu positiboen artetik goraka doa gaitza gainditu dutenen kopurua; azken datuen arabera, %74,2k jaso dute senda agiria. Hiru lurralde horietan, zortzi pertsona hil ziren atzo. Guztira, 1.329 pertsona hil dira krisia hasi zenetik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!