Zaintzaileen lan-poltsa jarri du martxan Udal Elkarteak

Karkara 2020ko mai. 25a, 10:31

Urola Kostako Udal Elkarteak "eskualdean sor daitezkeen beharretara egokitzeko" lan-poltsa berria jarri du martxan.

Ohiko lan-poltsak funtzionatzen dihardu betiko moduan, baina horrez gain, zaintza lanetarako atal berezia sortu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Bertan izena eman dezakete zaintzaile lanetarako norbait kontratatu nahi dutenek edota zaintzaile aritzeko interesa dutenek. Interesatuek lanpoltsa@urolakosta.eus helbide elektronikora mezu bat bidali dezakete, edo Udal Elkarteko telefono zenbakira (943-89 08 08) deitu. Informazio gehiago eskuragarri dago UKUEren webgunean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!