'Gilles de Rais' lan berria aurkeztuko du bihar Anjel Lertxundik

'Gilles de Rais' lan berria aurkeztuko du bihar Anjel Lertxundik

Karkara 2020ko mai. 25a, 19:11

Alberdania argitaletxearekin plazaratu du, eta hirugarren karlistaldian oinarrituta dagoen eleberri laburra da.

Hirugarren karlistaldian girotutako eleberri laburra argitaratu du Anjel Lertxundik, Gilles de Rais izenburupean, Alberdania etxearen eskutik. Liburua dagoeneko salgai dago, baina bihar goizean egingo du aurkezpen ofiziala hedabideen aurrean, modu telematikoan.

Artista eta soldaduen arteko harreman beti zailean mugitzen diren pertsonaiek ehundutako trama bizia garatu du Lertxundik bere azken lanean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!