Azken orduetan ez dute COVID-19 kasu berririk hauteman Gipuzkoan

Karkara 2020ko mai. 30a, 12:25

Sei kasu zenbatu dituzte Bizkaian, eta bat Araban; Gipuzkoan, aldiz, ez dute koronabirus kasu berririk atzeman. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azken orduetan hildakoak, berriz, bost izan dira.

Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, azken orduetan ez dute koronabirus kasu berririk hauteman Gipuzkoan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztira, zazpi kasu atzeman dituzte: sei Bizkaian eta bat Araban. Eusko Jaurlaritzaren arabera, beraz, 19.807 kasu baieztatu dira orain arte, zenbaketak hasi zirenetik. Hiru lurralde horietan, guztira, bost pertsona gehiago hil dira koronabirusaren eraginez, baina Osakidetzak ez du zehazten zein lurraldetan jazo diren heriotzak. Guztira, 1.536 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan koronabirusak erasanda hildakoak.

Atzokoan 4.807 proba egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 3.247 PCR eta 1.560 test serologiko. Datu ofizialen arabera, zenbatutako positiboen %83'1ek jaso dute senda-agiria dagoeneko (16.454), eta kutsatuen %7,8 hil dira guztira (1.536). Azpimarratzekoa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kutsatze-indizeak 1etik beherakoa izaten jarraitzen duela: 0,63. Zehazki, kutsatu bakar batek batez beste zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten du horrek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!