Estropalariek traineruan entrenatzen hasteko aukera izango dute ekainaren 8tik aurrera

Karkara 2020ko eka. 2a, 17:59

Hala azaldu du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak, Gobernu Kontseiluaren ondorengo agerraldian.

Ondo bidean, Hego Euskal Herria konfinamenduaren arinaldi faseko 3. fasean sartuko da ekainaren 8an, astelehenarekin. Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek agerraldia egin dute Gobernu Kontseiluaren ondoren, eta fase berriak ekarriko dituen berritasunak izan dituzte hizpide, besteak beste.

Arantxa Tapiak zehaztu duenez, datorren astelehenetik aurrera arraunlariek traineruan entrenatzeko aukera izango dute. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak ez du gaiari buruzko zehaztapen gehiago eman.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!