UKUEk lana bilatzeko eta telelana errazteko online ikastaroak emango ditu

Ekainaren 8an abiatuko dituzte ikastaroak, langabezian edota lanean ari diren herritarrentzat.

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko herritarrei laneratzeko bidean lagungarri egingo zaizkien moduluak eskainiko ditu ekainaren 8tik aurrera. Covid-19ak laneko testuingurua aldatu duenez, herritarrentzat baliagarriak diren tresnak eskainiko ditra; lana bilatzeko edo telelana errazteko prestakuntza ikastaroen bidez.

Guztira 14 ikastaro eskainiko dira ekainean zehar, hiru familiatan banatuta: lan-bilaketa, telelana eta lanerako gaitasunen garapena izango dira ardatz. Saioak independenteak dira, hau da, bakoitzak nahi dituen ikastaro guztiak egin ditzake. Gutxienez 8 pertsonek eman beharko dute izena prestakuntza eskaini ahal izateko, eta gehieneko plaza kopurua 15 pertsonakoa izango da. Muga hori gainditzen bada, hautaketa prozesu bat jarriko da martxan.

Ikastaroak online emango dira, aurrez aurreko presentzia ekiditeko eta segurtasun neurriak errespetatzeko. Norberak bere ordenagailua erabili beharko du prestakuntza jasotzeko eta izen ematea ikastaroa baino gutxienez bi egun lehenago egingo da; esteka honetan eta NAN bidali beharko da eskaneatuta honako posta elektronikora: lanpoltsa@urolakosta.eus

Ikastaroen zerrenda:

  • Lan bilaketa online:
    • Atera etekin guztia zure LinkedIn profilari
    • Lan elkarrizketa birtualak
    • Zure heburu profesionala eta ekintza plana landu
    • Ikastaroak online egiteko plataformak eta aholkuak
    • Bideocurriculuma eta bestelako curriculum digitalak
      • Gaitasunak:
        • Nola jokatu estres egoeren aurrean
        • Emozioen kudeaketa
        • Sormena landuz
        • Aldaketa prozesuak aukera gisa ulertzea
          • Telelana:
            • Kanban sisteman oinarritutako proiektuak kudeatzeko metodologiak eta tresnak
            • Bideokonferentziak egiteko plataformak eta teknikak
            • Dokumentuak partekatzeko plataformak eta fitxategi handien bidalketak
            • Hitzorduak eta zereginak eraginkortasunez kudeatzeko tresnak
            • Aurkezpen erakargarriak egiteko tresnak eta baliabideak
            •  
    • Ikastaroen informazio guztia www.urolakosta.eus atarian kontsulta daiteke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!