UKUEK Garapen Agentziaren hitzordu bidezko aurrez aurreko arreta zerbitzua berrabiaraziko du astelehenean

Karkara 2020ko eka. 6a, 09:00

Garbigune zerbitzuan ez da hitzordurik beharko ekainaren 8tik aurrera. Bio-hondakinen eta errefusaren edukiontziak zabalik daude segurtasun-arrazoiengatik eta gainontzeko edukiontzien bilketa maiztasunak doitzen ari da UKUE egoera berrira.

Covid-19ak eragindako pandemia egoeraren deseskalatze faseek aurrera egin ahala, ohiko zerbitzuak berrezartzen ari da Urola Kostako Udal Elkartea, betiere segurtasun eta higiene neurri guztiekin.

Hori horrela, datorren astelehenean, ekainak 8, UKUEko Garapen Agentziak eta Ingurumen alorreko hainbat zerbitzuk ohiko jarduerari helduko diote: hala nola, Open Lab guneak edota Garbigune Zerbitzuak.

Open Lab gunean, 3D eta laser makinen zerbitzua eskaintzen hasiko da

Urola Kostako Garapen Agentziak aurrez-aurreko arreta zerbitzua martxan jarriko du, baina ezinbestekoa izango da aldez aurretik hitzordua hartzea, Udal Elkarteko erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatze aldera. Hitzordua eskatzeko bideak honakoak dira: 943 89 08 08 telefonoa eta harrera@urolakosta.eus helbidea.

Ezinbestekoa da, beraz, aldez aurretik hitzordua eskatzea. Musukoa jarrita sartzea eta sarreran eskuak desinfektatzea ere derrigorrezkoa izango da. Sarreran itxarongo da, ilaran, Udal elkarteko langile batek txanda adierazi arte, bi metroko distantzia mantenduz uneoro.

Arreta telematikoa (telefono, e-posta, bideo deia) lehenetsiko da eta aurrez aurreko zerbitzua soilik ezinbesteko kasuetarako eskatzen die UKUEk erabiltzaileei.

Open Lab gunea 3D eta laser makinen zerbitzua eskaintzen hasiko da, eta horretarako aldez aurretik hitzordua hartzea ezinbestekoa izango da. Kasu honetan, Openlab eremuko sarreran itxarongo da, Udal elkarteko langileak esan arte. Pertsona bakarra sartuko da eta Udal Elkarteko langileak soilik erabiliko ditu Open Lab-eko makina eta tresnak. Derrigorrezkoa izango da musukoa jarrita sartzea, sarreran eskuak desinfektatzea eta bi metroko distantzia soziala mantentzea.

Garbigune zerbitzuan ez da hitzordurik beharko ekainaren 8tik aurrera

Bio-hondakinen eta errefusaren edukiontziak zabalik daude segurtasun-arrazoiengatik, eta UKUEko hondakin bilketa zerbitzua gainontzeko edukiontzien bilketa maiztasunak doitzen ari da egoera berrira. Edonola ere, herritarrei eskatzen zaie, edukiontzia beteta badago edota edukiontzirik ez badago inguruan, hondakinak ez uztea lurrean. Azken asteburuan nabarmen areagotu da hondakina edukiontzi guneetatik kanpo honako eremuetan: hondartza inguruak, auto-karabanen aparkalekuak, landa-eremuko guneak.

Garbigune zerbitzuan ez da hitzordurik beharko astelehenetik, ekainaren 8tik, aurrera. Honako neurriak jarraituko beharko dira: sarreran itxaron beharko da langileak sarrera baimendu arte. Musukoa erabili behar da, sarreran eskuan desinfektatu eta bi metroko distantzia mantendu.

Bolumen handiko hondakinak biltzeko ordutegiak errespetatzea gogorarazten da.

Erregistroa eta aurrez-aurreko arreta zerbitzua maiatzaren 25etik abian

Erregistroa eta aurrez-aurreko arreta zerbitzua 2. fasean ireki ziren, maiatzaren 25ean. Astelehenetik ostiralera dago zabalik 8:00etatik 14:00etara, aurretik hitzordua hartuz. Bide telematikoak, telefonoa zein administrazio elektronikoa lehenesten direla izapideetan: 943 89 08 08, harrera@urolakosta.eus helbidean edota zerbitzu telematikoen bitartez (egoitza elektronikoa).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!