Kirol Anitzak jarduera egiteko aukera izango da udan kiroldegian, LH1etik LH6ra bitarteko haurrentzat

Karkara 2020ko eka. 16a, 16:06

Haurrentzako aurtengo udako kirol eskaintza ez du oraindik publiko egin Udalak. Normaltasun berrirako ezartzen diren arauek markatuko dute zer egin ahal izango den eta, beraz, behin horiek zehaztuta erabakiko da nolako eskaintza egin.

Kirol Anitzak jardueran parte hartzeko interesa dutenek ekainaren 18tik aurrera eman dezakete izena Karela kiroldegian. Plazaren erreserba egiteko, ordainketa egin behar da aldez aurretik. Jarduera hamabostaldika antolatuko da uztailaren 6an hasita, astelehenarekin. Jardueraren ordutegia hau izango da: 09:30etik 12:30era.
 
Taldeak 10-14 lagunekoak izango dira, hasiera batean —arautegia aldatzen bada eta talde handiagoa egiteko aukera badago, egokituko da gero—.

Hasiera batean, 3 talde sortzea aurreikusten du Udalak. Aurrerago aztertuko da beste talderen bat sortzeko aukerarik badagoen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!