Umeak jolas-parkeetara bueltatu dira, hiru hilabeteren ondoren

Karkara 2020ko eka. 19a, 18:06

Gaur zabaldu dituzte herriko jolas-parkeak, "'normaltasun berria" indarrean sartzearekin batera. Aurrerantzean, legearen arabera, haur bakarrak egon beharko du lau metro karratuko.

Halako batean, iritsi da haurrek hiru hilabetez itxaron duten eguna. Gaur jolas-parkeetara itzuli dira umeak, pandemiak eragindako etenaren ostean. Gozatu ederra hartu dute jolas egitera hurbildu direnek, herriko parke desberdinetan.

 Udalek izango dute haur-parkeakUdalek izango dute haur-parkea eta aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioak kudeatzeko eta arautzeko ardura. Orokorrean, erabiltzeko baimena dago, baina pertsona bakarra egon ahalko da lau metro karratuko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!