Lanerako gaitasunak hobetzeko online ikastaroak antolatu ditu UKUEk

Karkara 2020ko eka. 23a, 20:17

Lau ikastaro bikoitz eskainiko ditu doan ekainaren 29tik uztailaren 2a bitartean. Plaza mugatuak daude, eta izen-ematea irekita dago.

Ekainaren 29tik uztailaren 2a bitartean zortzi ikastaro – lau ikastaro bikoitz– eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, lanerako gaitasunak hobetzea helburu izaki.

10:00etatik 12:00etara langabetuei luzatuko zaie eskaintza, eta arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara, lanean ari direnei. Online ikastaroak guztiak doakoak dira eta lan merkatuaren ezagutza zabala duten adituek eskainiko dituzte. Saioak independenteak dira; hau da, nahi adina ikastaro egin daitezke.

Hain zuzen ere, COVID-19ak sortutako egoera berriei aurre egiteko erremintak landuko dira. Hilaren 29an, estres egoeren aurrean nola jokatu erakutsiko da, eta hilaren 30ean, lan merkatuan sortutako krisiari aurre egiteko alderdi emozionalaren kudeaketaren inguruan jardungo dute adituek. Uztailaren 1ean, aldaketa prozesuen aurrean sormen gaitasuna lantzeko hainbat aholku eta metodologia eskainiko dira eta, uztailaren 2an, aldaketa prozesuak aukera gisa nola ulertu azalduko da.

Izen-ematea

Plaza kopurua mugatua da, eta gehienez ere eskualdeko hamabost partaidek izango dute ikastaro bakoitzean parte hartzeko aukera. Gehiago izanez gero, hautaketa prozesua jarriko da martxan.

Dagoeneko irekita dago izen-ematea. Behin galdetegia beteta, NAN-a bidali beharko da lanpoltsa@urolakosta.eus posta elektronikora.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!