Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautagaien mahai ingurua, bideoan

Karkara 2020ko eka. 27a, 11:20

Eurko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira uztailaren 12an, eta lehia horretan ariko diren alderdien ordezkariekin mahai ingurua osatu dute Gipuzkoako tokiko telebistek; tartean da Urolako Komunikazio Taldea. Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ), Iker Casanova (EH Bildu), Josetxo Arrieta (Elkarrekin Podemos-IU), Eneko Andueza (PSE-EE) eta Pello Atxukarro (PP-Ciudadanos) izan dira parez pare.

Osasun larrialdiak eragindako alarma egoera amaituta, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira uztailaren 12an. Kanpaina abian da, eta Legebiltzarrerako lehia horretan ariko diren alderdien ordezkariekin mahai ingurua osatu dute Gipuzkoako tokiko telebistek —tartean da Urolako Komunikazio Taldea—. Maria Eugenia Arrizabalaga EAJren Gipuzkoako zerrendako bigarren hautagaiak —zumaiarra da–, Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko zerrendako bigarrenak, Josetxo Arrieta Elkarrekin Podemos-IUren Gipuzkoako zerrendako zazpigarrenak, Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburuak eta Pello Atxukarro PP-Ciudadanos koalizioko Gipuzkoako hamaseigarrenak parte hartu dute eztabaidan.
 
Donostiako Miramon parkean grabatu dute mahai ingurua, Ainhoa Ibañez Goierri Telebistako kazetariak eta Ihintza Elustondo UKTko kazetariak gidatuta. Besteak beste, ekonomia, zerbitzu publikoak, gizarte politika, transferentziak, ingurumena eta kultura izan dituzte hizpide.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!