Esker ona KARKARA zoriontzeko tartea hartu duzuen guztioi

1989ko ekainaren 28an argitaratu zen lehen aldiz KARKARA aldizkaria, San Pedro bezperan.

31 urte bete zituen atzo KARKARA aldizkariak, eta urteurrena zoriontzeko hainbat mezu argitaratu zituzten herritarrek sare sozialetan. Horregatik, KARKARAko lan taldeak eta zuzendaritzak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei eta KARKARAko sortzaileei, horien guztien ahaleginari eta babesari esker iritsi delako KARKARA 31 urte betetzera. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!