Maskara jantzita edan ahal izateko balbula bat sortu dute Orion

Karkara 2020ko uzt. 2a, 10:58
Argazkia EITB.

Kirolarien beharrei erantzuteko sortu da balbula, eta Jon Carazo arraunlariarena izan da ideia.

Orioko Dhemen industria diseinu enpresak maskara kendu gabe edan ahal izateko balbula berezi bat deiseinatu du. Kirolarien beharrei erantzuteko sortu da balbula; Jon Carazo arraunlariarena izan da ideia, eta Jon Salsamendi entrenatzailearen laguntzari esker, ideia errealitate bihurtu da.

Hasiera batean, kirol arlorako pentsatuta badago ere, erabilera zabalagoa izan dezakeela uste dute sortzaileek; hala nola, hegazkinetan, osasun arloan eta zinema edo ikuskizunetan edateko erabili daitekeela uste dute.

Balbula edozein markararekin erabili daiteke, eta prezioa hamar eurokoa izango da. Sei aste barru hasiko dira balbula Usurbilen ekoizten.

Ikusi albistea hemen

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!