COVID-19 kasu berri bana atzeman dute Aian eta Orion

Onintza Lete Arrieta 2020ko uzt. 24a, 15:11

Aste osoko datuak begiratuta, azken astean hiru positibo atzeman dituzte Aian eta hamabi Orion.

Osasun Sailak eman dituen azken datuen arabera, kasu berri bana daude Aian eta Orion, eta Urola Kostan, beraz, sei kasu berri atzeman dituzte PCR probetan azken orduetan, Zarautzen lau kasu berri hauteman baitituzte. Aste osoko datuak begiratuta, berriz, eskualdean 92 kasu zenbatu dituzte (joan den asteazkenetik atzo arte). Herriz herri begiratuta, kostan egon dira positibo ia guztiak, gehien-gehienak Zarautzen: Aian hiru positibo egon dira; Azpeitian bat; Getarian lau; Orion hamabi; Zarautzen 70, eta Zumaian bi.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 134 positibo berri egon dira azken orduetan, gehienak Bizkaian, han 86 kasu atzeman baitituzte. Araban hamahiru dira kasu berriak, eta Gipuzkoan, berriz, 35. Guztira 4.424 PCR proba egin ziren atzo.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!